Cambridge Unibertsitateko Hezkuntza Elkarrizketarako Ikerketa Taldeak (Cambridge Educational Dialogue Research Group-CEDIR) urteak daramatza geletako praktika dialogikoak aztertzen. Egin dituzten ikerketen emaitzak eskoletan zabaltzeko gogor ahalegindu dira. Izan ere, horixe da ikertzaileen ardura: hezkuntza-praktikak hobetzen dituzten ekintzak ezagutzera ematea ahalik eta pertsona gehienen onurarako. 

Hartara, doako online ikastaro berria dute prest: “Educational Dialogue: Developing your practice” (Hezkuntzarako elkarrekintza: zure praktika garatzen). Ikastaro horren helburua honako hau da: teoria, metodologia eta hainbat tresna zein baliabide eskaintzea irakasleen praktika dialogikoak sendotzeko. 

Ikastaroaren egiturari dagokionez, 6 aste iraungo du: online saioak izango dira, eta aste bakoitzeko 2 edo 3 ordu hartuko dituzte. Lehenengo saioa otsailaren 22an izango da, eta, ikastaro osoa amaitzean, ziurtagiria emango zaie parte-hartzaileei. Dena dela, ikastaroan parte hartzeko, interesdunek honako esteka honetan topatuko dute informazio guztia.

Egilea: Kaiera