Gaur arratsaldean, Bilbon PISA Bulo mediatikoak eta ebidentzia zientifikoak jardunaldia ospatu da.
Marta Soler Harvard-etik doktoreak azaldu duenez, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak aplikatzen dituzten ikastetxeek hezkuntza-emaitzak hobetzea lortzen dute, baita konplexutasun handiko eskoletan eta askotariko testuinguruetan ere. Horrela, agerian geratzen da ikasle guztien ikaskuntza eta emaitzak hobetzeko jarduera horiek duten garrantzia, ikastetxeen abiapuntua edozein dela ere. Bilbon egindako jardunaldian, hezkuntza-emaitzak hobetzeko gakoak eta eskola arrakastatsuek martxan jartzen dituzten jarduerak aurkeztu dira.
Bestalde, EHUko irakasle eta MeToo Schools ekimenaren sortzaileetako batek, Ane López de Aguiletak, hiru hizkuntzetan emaitzak gehien hobetzen dituzten ikastetxeek martxan jartzen dituzten jarduerak aurkeztu ditu hala nola Talde Elkarreragileak eta Solasaldi Dialogikoak. Bere ekarpenak ikastetxe horietan garatzen diren praktiken garrantzia azpimarratu du, ikasleen ikaskuntza eta hezkuntza-emaitzak hobetzeko.
Jardunaldiak agerian utzi du ikerketa zientifikoan oinarritutako jarduerek eta ikastetxeetan garatutako praktika eraginkorrek funtsezko ekarpena egin dezaketela hezkuntza-emaitzak hobetzeko eta ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzeko.
Egilea: Kaiera

![]()
