Periódico Educaciónetik itzulita
Asko dira; baita irakasle gizonak ere. Labur izateko, gaur bi adibide baino ez ditut jarriko. Nuriak eta Teresak beren bizitza osoa eman dute ikasleen emaitza bikainak lortzeko lanean, eta lortu egin dituzte. Irakasleak, zuzendariak eta boluntarioak izan dira eta dira, konplexutasun-maila handieneko eta maila sozioekonomiko baxueneko ikastetxeetan. Emaitza oso txarrak izatetik bikainak izatera igaro dira, eta emaitza horiek ez dira inola ere ikastetxe pribilegiatuenenak baino apalagoak.
Horrela, ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeaz gain, inolako diskriminaziorik gabe, eragin sozial bikaina izan dute beren inguruneetako arrazakeria gainditzeko ahaleginean, eta gizarte osoan gainditze horri egin dakiokeen ekarpen baliotsuena egin dute. Immigrazioak emaitzak okertzen dituela diotenen aurrean, praktikan erakutsi dute ikasle guztien emaitzak hobetzen dituela, baldin eta ebidentzia zientifikoetan oinarritutako jarduerak aplikatzen badira eta ez gezurrezko diskurtsoetan. Eskoletako irakasleen prestakuntza-maila gutxiesten duten katedradunen aurrean, erakutsi dute haiek baino maila zientifiko eta teoriko handiagoa dutela; izan ere, katedradun horiek ez dituzte beren diziplinako lan nagusiak irakurtzen, eta ez dute inoiz eskola bakar baten emaitzarik hobetu, nahiz eta baliabide publiko ugari jaso dituzten soldaten eta proiektuen bidez.
Mundua hobetuz eraldatzen duten pertsona guztiek bezala, Paulo Freirek eskuineko erreakzionario eta ezkerreko erreakzionario deitzen zieneen erasoak jasaten dituzte. Emaitzarik hobetu gabe ospea, protagonismoa eta dirua lortzen dituztenak dira eraso sutsuenak egiten dituztenak. Abusuen biktimoi eraso egiten digutenak are modu erradikalagoan daude Nuria eta Teresa bezalako pertsonen aurka, gu babesten gaituzten horien aurka. Oso adierazgarria da ikasleen emaitzak hobetzen ez dituzten baina beren poltsikoarenak bai, eta biktimoi zein gu babesten gaituztenei eraso egiten dietenen arteko korrelazioa.
Irudia: Magnific
Egilea: Alba Crespo

