Periódico Educaciónetik itzulita
Kataluniako 1.314 ikastetxetako zuzendaritzek sinatutako komunikatuak, premiazko neurrien artean, honako hau proposatzen du: berrikuntza pedagogikoko programen eskaintza murriztea eta ebidentzietan oinarritutakoak eta emaitzen nahiz hezkuntza-arrakastaren hobekuntzan eragin frogatua dutenak soilik lehenestea.
Eskakizun hori bat dator nazioarteko hezkuntza-ikerketaren ondorio nagusietako batekin. Gaur egun, eskura dugu ezagutza zientifiko ugari, irekian, benetan ikaskuntza, bizikidetza eta inklusioa hobetzen dituzten jardueren inguruan, baita hobekuntza esanguratsurik eragiten ez duten edo ondorio negatiboak sor ditzaketen jardueren inguruan ere.
Adibide bereziki garrantzitsua dira Ikaskuntza Komunitateetan garatutako arrakasta-jarduera hezitzaileak. Nazioarteko ikerketek erakusten dute jarduera horiek aplikatzen dituzten ikastetxeek emaitzen hobekuntza oso handiak lortzen dituztela arlo guztietan. Aldi berean, jarduera horiek eskola-bizikidetza hobetzen eta indarkeria mota desberdinak prebenitzen laguntzen dute.
Emaitza horiek bereziki esanguratsuak dira, Kataluniako eta Espainiako adierazle orokorrek ez baitute antzeko hobekuntzarik erakusten. Hau da, emaitza orokorrak geldirik dauden edo okertzen ari diren bitartean, ebidentzia zientifikoak babestutako jarduerak ezartzen dituzten ikastetxeek aurrera egiten jarraitzen dute.
Hezkuntza-larrialdiak erabaki ausartak eskatzen ditu, baina baita oinarri sendoak dituztenak ere. Kontua ez da jada emaitza akademikoak hobetzeko gai diren programak existitzen diren ala ez. Nazioarteko ikerketa zientifikoak frogatu du existitzen direla. Orain erronka da jarduera horiek gero eta ikastetxe eta ikasle gehiagorengana iristea bermatzea.
Irudia: Magnific

