(Periódico Educación-etik itzulita)
Gizarteak eta gobernuek hezkuntzara baliabide gehiago edo gutxiago bideratzea, neurri handi batean, hezkuntza gastutzat ala inbertsiotzat hartzen denaren araberakoa da. Hezkuntzak gizartea eraldatzen ez duela dioten teoriek (eta teoria horiei jarraitzen dietenek) eraginkortasunez sustatzen dute gastutzat hartzea eta, ondorioz, baliabide gutxi jasotzea.
1966an bertan, Coleman Txostenak, hezkuntzak berdintasuna handitzen ez zuela esanez, eragin sozial handia izan zuen hezkuntzaren finantzaketaren murrizketak errazteko. Zoritxarrez, bada tranpa horretan erortzen den irakaslerik ere, eta baieztatzen duena hezkuntza-emaitzak maila sozioekonomikoaren araberakoak direla; horrela, legitimatzen da esatea alferrikakoa dela eskoletan inbertitzea, eta hobe dela baliabide horiek, adibidez, ekonomiara bideratzea.
Baliabideak handitzea nahi dugunok, kalitate intelektual eta zientifiko handieneko teoriak irakurri, eztabaidatu eta zabaltzen ditugu. Teoria horiek erakusten dute hezkuntzak eragin handia duela ikasleen bizitzetan, baita etorkizuneko maila sozioekonomikoan ere. Hori frogatzeko modurik eraginkorrenetako bat hobekuntza handienak lortzen dituzten eskolak ikusaraztea da. Eta oso faktore garrantzitsua da eskola horietako familien gehiengoak hezkuntza inbertsiotzat defendatzen duela. Horrela argi geratzen da ez dela irakasleen aldarrikapen korporatibo hutsa, baizik eta gizarte-hobekuntza handia.
Egilea: Alba Crespo

