(Periodico Educacion-etik itzulita)
Bada errealitate bat zeharka begiratzen jarraitu ezin duguna: Espainian, ikasle ijitoen % 40k ikasketak uzten ditu 16 urte betetzean, DBHko 2. mailan, graduatua lortu gabe, eta % 62,8k ez du derrigorrezko hezkuntza arrakastaz amaitzen, biztanleria orokorraren % 4ren aldean. Europa mailan, European Union Agency for Fundamental Rights erakundeak hezkuntza-desberdintasuna egiturazko bazterketaren faktore nagusietako bat dela berresten du.
Hala ere, itxaropenerako arrazoi sendoak ere badaude: ikerketek erakusten dutenez, eskolek inpaktu sozialeko ebidentzietan oinarritutako hezkuntza-jarduerak aplikatzen dituztenean (itxaropen handiekin, familiaren parte-hartzearekin eta ingurune inklusiboekin), ikasle ijitoen hezkuntza-arrakasta nabarmen hobetzen da.
EU Roma Strategic Framework delakoak (European Commission, 2020: A Union of Equality) diskriminazioa eta antigitanismoa zeharka heldu beharreko egiturazko oztopo gisa identifikatu zituen, eta 2030erako helburu zehatzak ezarri zituen, aurrerabideko helburu kuantitatiboekin. Dokumentuan, Europako Batzordeak adierazi du hezkuntza dela lehentasun sektorial aurreratuena, baina, era berean, segregazioak arazo gehien sortzen dituenetako bat. Ijitoen inklusioa ezin da soilik adierazpenen mende egon: konpromiso egiaztagarriak behar ditu, maila instituzionalen eta politika iraunkorren arteko koordinazioa hezkuntzan, enpleguan, osasunean, etxebizitzan… Eskolak leku estrategikoa du, han segregazioa prebenitu daitekeelako, bertan behera uztea murriztu, sarrera goiztiarra hobetu eta belaunaldien arteko bazterketa-zikloak hautsi.
Argazkia: Freepik
Egilea: Luis Miralles

![]()
