Hezkuntza-emaitzak eskola bakar batean ere hobetzea lortu ez dutenen artean, gehienek balorazio eta babes handia adierazten diete emaitzak hobetzea lortzen dutenei, hezkuntzarako eskubidea bultzatzeko motibazioaz jarduten dutelako. Aitzitik, hezkuntza hobekuntzak lortzen saiatzen ez diren eta, gainera, helburu horretarako teorikoki bideratutako baliabide publikoak jasotzen dituztenen artean oso ohikoa da baliabide horiek beraiek erabiltzea, benetako amorruz, hobekuntzak lortzen dituztenei erasotzeko.
Kalitatezko kazetaritzak irakasleei, familiei eta ikasleei ematen die ahotsa, eskoletan egunez egun emaitzak hobetzen lan egiten dutenei. Datu kualitatibo eta kuantitatiboen aurkezpena —zientifikoki egiaztatuak eta aldizkari zientifikoetan argitaratuak—, hobekuntza horiek eta horiek lortzeko erabili diren jarduerak erakusten dituztenak, kalitatezko kazetaritzak argitaratzen duenaren muina da. Hala ere, badira “kazetari” batzuk hobekuntza horiek ezkutatzeaz gain, amorruz beteriko era guztietako difamazioak zabaltzen dituztenak hobekuntzen eta horiek lortzen dituztenen aurka; are gehiago, badira gobernuei eta bestelako erakundeei idazten edo deitzen dietenak, hobekuntza horietan oinarritutako prestakuntzak eta kongresuak egin ez daitezen saiatuz.
Hezkuntza hobekuntzen aurkako etsai horiek baliabide publikoak jasotzen dituzte, beren lan- eta etxe-inguruneak garbitzen dituzten langileek ordaintzen dituzten zergen bidez, besteak beste. Baliabide horiek soldaten eta bestelako ordainsari eta zerbitzuen bidez jasotzen dituzte. Eraso horiek egiten dituzten “kazetariak” maiz hedabide publikoetakoak dira, eta, beraz, baliabide publikoekin ere mantentzen dira. Hedabide pribatuetako kide direnek ere baliabide publikoak jasotzen dituzte, euren hedabideak neurri batean diru-laguntza publikoen bidez finantzatzen direlako.
Herritarrek, garbiketa-lan horiek egiten dituztenek barne, eskubidea dute jakiteko eraso horiek egiten dituztenek beren esfortzuarekin ordaintzen dituzten zergak erabiltzen ari direla, seme-alaben eskoletako hezkuntza-emaitzak hobetzeko erabili beharrean, horiek suntsitzen saiatzeko.
Egilea: Garazi Lopez de Aguileta
