Azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta data hori genero-indarkeria mota guztiak desagerrarazteko premiaren presazko oroigarri gisa ezarri da egutegian. Genero-indarkeria arazo globala da, eta milioika emakume eta neskatori eragiten die. Hala ere, data bat baino gehiago, eguneroko ekintzarako deia da: egun guztiak dira garrantzitsuak gai horien inguruan hausnartzeko, formatzeko eta hitz egiteko, baita ahaleginak batzeko eta guztion artean errealitate krudel hori eraldatzeko ere.

Egun hori Solasaldi Feminista Dialogiko bat antolatzeko aprobetxatzea aukera bikaina da. Berdintasunaren, errespetuaren eta enpatiaren balioetan sakontzeko aukera emango digu.

Ikastetxe bat gurekin harremanetan jarri da azaroaren 25ean ezartzea erabaki duten ekimen bat partekatzeko: Solasaldi Pedagogiko Dialogikoak eta Feministak antolatuko dituzte, bai irakasleen klaustroan, bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin. Horretarako, eztabaida aberasgarri eta hezitzailea erraztuko duten artikulu eta materialen gomendioak eskatu dizkigute, betiere inpaktu sozialeko ebidentzia zientifikoetan oinarrituta.

Proposamen honek inspiratuta, ikastetxeetan, egun honetan edo urteko beste edozein unetan, elkarrizketa-guneak irekitzeko abiapuntu izan daitezkeen irakurketa batzuk iradoki nahi ditugu. Gomendatutako aukeren artean, gazte eta nerabeen arteko harremanak eraldatzeko ezinbestekoak diren gaiak jorratzen dituzten artikuluak daude. Artikulu batzuetan, indarkeriak markatutako harremanekiko gizarte-presioa eta lagunek eredu horiek indartzeko edo horiei aurre egiteko duten rola aztertzen dira. Beste batzuek azpimarratzen dute lagunak giltzarri izan daitezkeela diskurtso hertsatzaileak gainditzeko eta harreman osasuntsu eta berdintasunezkoen erreferenteak eraikitzeko. Irakurketa horiek eztabaida sakon eta eraikitzaileak irekitzeko pentsatuta daude, elkarrizketa partekatuaren bidez bakearen eta errespetuaren kultura sustatuz.

Jarraian aurkezten ditugun proposamenak egokitu egin daitezke Solasaldi Feminista Dialogikoak antolatzeko, baita haur txikienekin ere, betiere testuaren kalitatea bermatzen bada eta espektatiba handiak mantentzen badira. Hona hemen gure proposamenak:

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza (10-12) + Bigarren Hezkuntza

Klaustroa

Era berean, gai honi buruzko hainbat artikulu eta baliabide aurki ditzakezue inpaktu sozialaren ebidentzia zientifikoetan oinarritutako aldizkarietan, hala nola Kaiera (euskaraz), Diario Feminista eta Periódico Educación argitalpenetan. Gainera, Sappho plataformak erraztu egiten du buloak eta ebidentziak bereiztea genero-gaietan, eta espazio segurua eskaintzen du zalantzak planteatzeko eta modu irekian hitz egiteko.

Bestalde, gogoratu ikasleekin Solasaldi Feminista Dialogikoak egitean funtsezkoa dela irakasleek prestakuntza sendoa izatea. Hau da, genero indarkeriaren prebentziorako sozializazioan formatuta egotea, beti ere inpaktu sozialeko ebidentzia zientifikoak oinarri.

Espero dugu proposamen hauek baliagarriak izatea irakasleen, haurren eta gazteen artean hausnarketa kritikoa eta errespetuzkoa sustatzeko, eta Solasaldi Dialogiko horiek tresna eraldatzaile bihurtzea, azaroaren 25etik aurrera ere eragina izaten jarrai dezan.

*Nahiz eta artikulu zientifikoak batzuk ingelesez egon, itzultzaileak erabiliz artikuluak osotasunean itzuli ahalko dituzue.

 Egileak: Ane Olabarria, Vanessa Hurtado eta Aitor Galar