Urtero bezala, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak BILBO ZIENTZIA PLAZA ekitaldia antolatzen du. Antolatzaileek irailean Bilbo zientzia plaza izatea nahi dute, ezagutza zientifikoa transmititzea, zientzia gaiei buruz hitz egitea.
Naukas PROn aurten itsasoa izango da protagonista. Irailaren 19an, hainbat arlotako hizlariek itsasoaren inguruko azterketa eta ikerketa nola egiten den azalduko dute.
Naukas Bilbaon dibulgazio zientifikoa da helburua. Zorroztasun handiz, baina baita umorez ere, hilaren 20an eta 21ean Euskaldunako agertokian musika, dantza eta power pointak izango dira.
Bi ikuskizunak, Naukas PRO eta Naukas Bibao, Euskaldunako auditorioan izango dira eta sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.
Hilaren 22an, adin guztietako Naukas Kids publikoak magiaren sekretu harrigarriak ezagutuko ditu eta, ondoren, zirkuko hainbat diziplinatan, esperimentu ikusgarriekin batera, errekuntza-erreakzioari lotutako fisika, kimika eta biologiaren oinarrizko kontzeptuak azalduko dira. Ikuskizuna EHUren Bizkaia Aretoan izango da.
Azkenik, aurten, Bidebarrieta zientifikoak antzezlan bat izango du, eta, ondoren, solasaldia egilearekin. “Jon naiz eta hilda nago” antzezlana irailaren 25ean antzeztuko da Bidebarrieta Liburutegian.
Kaieratik ikasleak Zientzia Plazan parte hartzera animatu nahi dugu. Zientzia-zabalkundea oso beharrezkoa da zientzia gizartera hurbiltzeko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko eta zalantzarik gabe, ikasleen parte-hartzeak zientzia hobeto ulertzen lagun dezake, modu dibertigarri, motibatzaile eta zorrotzean.
Egilea: Isabel Mendizabal