Gaur egun jakina da ikasgelako elkarrizketek eragina dutela ikasleen emaitzetan. Elkarrizketa aberastu egin daiteke galdera irekien, eztabaidaren eta ikasleen parte-hartze handiaren bitartez. Orain arte, ordea, egin diren ikerketek eredu horiek ikasleen talde txikien artean duten eragina izan dute helburu. Hori dela eta, gutxi dakigu irakasle eta ikasleen arteko elkarrizketek zer-nolako eragina duten ikasgelako irakaskuntzan.

Baina, berriki, Cambridge Unibertsitateko ikertzaileek (Howe, Hennessy, Mercer, Vrikki eta Wheatley, 2019) horren inguruan egindako eskala handiko ikerketa baten berri eman dute “Teacher-Student Dialogue During Classroom Teaching: Does It Really Impact on Student Outcomes” artikuluan.

Ikerketan Lehen Hezkuntzako 72 ikasgelatako irakasleek eta ikasleek (10-11 urte) parte hartu zuten. Datu-bilketa egiteko, honako hiru urrats hauek eman ziren.

1. Lehenik eta behin, ikertzaileek azterketan parte hartuko zuten ikastetxeak bisitatu zituzten proiektua aurkezteko zein datu demografikoak eta beste zenbait datu biltzeko.

2. Matematikako eta zientzia-ikasgaietako irakasle eta ikasleen arteko elkarrizketak bideoz grabatu ziren.

3. Azken etapan ikasleen emaitzen ebaluazioa egin zen.

Ikerketan lortu zuten emaitza esanguratsuenetako bat honako hau izan zen: irakasle-ikasle elkarrizketaren funtsezko neurriak ikaslearen 6 emaitza-indizeekin lotu zirela, eta Indize horiek batera estaltzen zituztela ikasketa-planaren ezagutza, arrazoibidea eta hezkuntzaren aldetik garrantzitsuak diren jarrerak. Gainera, ikertzaileek antzeman zuten, ikasleek irakaslerekin luze eta zabal hitz egiten zutenean, ekarpenak landuz eta kontsultatuz, curriculuma nagusitasunarekin modu positiboan lotzen zela.

Hortaz, Cambridge Unibertsitateko ikertzaileek egindako ikerketak baieztatzen du ikasgelako irakasle eta ikasleen arteko elkarrizketek eragina dutela ikasleen emaitzetan. Beraz, esan dezakegu ikasgela dialogikoak ikaskuntzarako eraginkorrak direla.

Egilea: Ane Olmedillo