Hezkuntzan familien parte-hartzeak ikasleen errendimendu akademikoan eragina du. Hori dela eta, eskolek gurasoak gonbidatu izan dituzte eskolako hainbat ekintzatan: askariak, festibalak, jardunaldiak, solasaldiak, besteak beste. Eskolako egitasmo horiek, hala ere, ezin izan dute egoera sozioekonomiko larrietan dauden gurasoen parte-hartzea bermatu, bereziki irakurketa arloan zailtasuna dituzten ikasleen familiena.  

Gauzak horrela,  Kimberly Pemberton eta Samuel Miller ikerlariek eskola eta familiaren arteko irakurketa tutoretza partekatuaren efektuak aztertu zituzten maila sozioekonomiko larrietan zeuden lau ikaslerekin. Tutoretza Partners In Reading (PIR) ereduan oinarritu zen, eta horretan trebatzeko, gurasoek zazpi saiotan ikasi zuten nola lagundu irakurketarekin. Eredua gero eta irakurketa-autonomia handiagoa eta konplexuagoa lortzera bideratuta dago. Astero helburuak planteatzen zituzten ikasleak: zenbat liburu irakurriko zituen laguntzarekin, zenbat bakarrik eta zein zailtasun mailatakoak. Prozesu horretan, eskola eta familien arteko komunikazioa oso estua izan zen. 

Prozedura horri jarraituz, bi hilabeteko epean, tutoretza plan horretan parte hartu zuten gurasoen ikasleek irakurketa mailan aurrera egin zuten, planaren aurreko 7 hilabeteetan baino askoz gehiago. Honetaz gain, gurasoen eta irakasleen arteko harremana guztiz aldatu zela diote emaitzek. Irakasleek egoera sozioekonomiko zailetan zeuden gurasoekiko hasierako espeptizismoa konfidantza eta elkarlanan  bihurtu zen. Izan ere, irakasleen hasierako ustetan, ikasle horien irakurketa ahuleziaren arrazoia gurasoek eskolako dinamiketan parte-hartze eza zen. Baina PIR- tutoretzapean ibili ondoren, ikasleen irakurketa-gaitasuna aurrera egiteaz gain, irakasleen konfidantza ere areagotu zen. Laburbilduz, ikerketa honek azpimarratzen du eskolatik gomendatzen diren laguntza praktikak errebisatzeko beharra, izan ere, gutxien uste dugunen laguntzarekin aurrerapauso handiak eman ditzakegu.   

Egilea: Andrea Khalfaoui

Andrea 2017