Hainbat arrazoirengatik ikastetxeetan planteatu da nesken eta mutilen komunen ordez komun mistoak jartzea. Batzuk aspaldi aldatu dituzte, eta beste batzuk ari dira hori planteatzen. Arrazoi nagusia kanon bitar horiek jarraitzen ez dituzten pertsonen beharrari buruz sortu den eztabaida da. Baina, benetan, komun horiek inklusiboagoak dira? Gainera, genero-indarkeriaren ikuspegitik, edo haren prebentzioaren ikuspegitik, seguruak al dira?, errespetatzen al dute pertsonen intimitaterako eskubidea, genero-adierazpen edo sexu-orientazio oro?, aukeratzeko askatasunaren printzipio feminista errespetatzen da? hori al da ordezkagarritasun-premia horri erantzuteko modu bakarra eta onena?

Alde bateik, neurri hoberenetako bat, aurreratuenetako eta demokratikoenetako bat delako ideia orokortu arren, ebidentzia zientifikoek diote hori ez dela horrela, CICFEM biltzarraren ondorioetan argitaratutako txostenean jasotzen den bezala.

Beste aldetik, txosten horretan adierazten den bezala, LGTBIQ+ mugimenduak gehien babesten dituen neurrietako bat pertsonentzako komun esklusiboak sortzea da, edo bitarrak ez direnak, edo gizon-emakume dikotomiak ordezkatzen ez dituenak. Horrela, pertsona heldu edo adingabe batzuk gizon edo emakume sentitzen badira edo beste genero bat sentitzen badute, hiru komun mota izateak oso modu positiboan laguntzen du aintzatespen eta errespetu horretan.

Ebidentzia zientifikoei dagokienez, indarkeriaren aukera askoz handiagoa da eta gehiagotan gertatzen da komun mistoetan. Eskola-eremuari erreparatzen badiogu,  eskola askotan badaude horrelako komunak eta, irakasleen iritziz, ez da ezer gertatzen. Ikerketek, ordea, dagoeneko argi uzten digute irakasleok ez dugula ikasleei eskolan edo haien etxeetan gertatzen zaizkien gauza askoren berri, eta hori saihesteko komunitate osoaren parte-hartzea beharrezkoa dela. Inkestek, azterketek eta ikerketek maiz adierazi dute bainugelak direla bullying-a prebenitzeko eta, ondorioz, genero-indarkeria prebenitzeko zaindu beharreko guneetako bat.

Horrez gain, pertsona askok ez dituzte indarkeriatzat hartzen hainbat jokabide; aitzitik, gertatu direla jakiten dutenean ez diete behar duten garrantzia ematen, arindu egiten dira, “Haurren gauzatzat” edo jolas normaltzat jotzen dira, “Beti gertatu izan direnak”. Jokabide horietako bat da mutilek komun mistoetako ateen azpitik begiratzea. Helduen artean onargarritzat joko ez genukeen eta salaketa jar daitekeen zerbait, zergatik ez da horren garrantzitsutzat jotzen txikiak direnean? Gauza bera voyerismo kasuekin. Haur txikiek helduen intimitaterako eta aukeratzen dituzten pertsonekin intimitaterako eskubide bera dute, eta ez modu inposatuan edo “jakin-min” jolas gisa hartuta. Egia da hori ere gerta daitekeela komunak banatuta daudenean, baina mistoetan errazagoa da hori egitea eta zailagoa antzematea. Aldiz, edozeinen arreta erakarriko luke, bai beste ikasleena eta, bai edozein heldurena, mutilak nesken komunetara sartzekotan. Noski, antzematea ez da nahiko espazio seguruak izateko, halako jokabideen aurrean lekukoen eskuhartzea lantzea guztiz beharrezkoa da.

Amaitzeko, eta testuan azpimarratzen den bezala, “Feminismoak duela hamarkada batzuetatik gaindituta dauden konkistez arduratu behar du, eta beste konkista berri batzuk aldarrikatu behar ditu, emakumeak bizitza publikoaren parte ez zirenean eta, beraz, espazio publikoetan haientzako bainurik ez zegoeneko moldeetara atzera egitea saihestuz”.

Egilea: Maria Luisa Jaussi

Jaussi