Badira bi urte Kaiera aurkeztu zenetik. Ordutik, oinarri zientifikoa duten argitalpenak sustatu ditugu, espazio anitzetan hezkuntzaren inguruko eztabaidak ebidentziekin elikatzeko asmoz. 

Hezkuntza-alorrean, medikuntzan edo bestelako zientzietan ez bezala, modak eta usteek indarrez jo ohi dute, eta, bereziki, egoera zailetan dauden ikasleen egoera eta itxaropenak kaltetzen dituzte. Izan ere, itxaropen horiek, etorkizun hobearekin amesten laguntzen dutenak, ametsak errealitate bihurtzeko indarra ematen du. Itxaropen altuak edozein testuingurutako ikasleek izan ditzaten, ebidentzia zientifikoekin bat egiten dugu, norabide berean.

Bestalde, Kaieran indarkeriaren aurkako jarrera sendoa azaldu da, eta nazioarteko mailan egiten ari diren ikerketak guztion esku jarri dira. Horrela, eskoletan 0 urtetik 0 indarkeria lortzeko lan egin dugu, eta hala jarraituko dugu.

Horretaz aparte, gaur egun ditugun ezagutzak eraikitzen lagundu duten autoreen biografiak eta ekarpenak orainaldira ekarri nahi izan ditugu. Izan ere, “erraldoien bizkarrean” urrunago hel gaitezke.

Elkarrekin, aurten Kaieran parte hartu duten 80 idazleen antzera. Arrazoi eta argudioen bidez, adostasun zein desadostasun aberatsen lekuko izan gara, frogatutako emaitza onuragarriak dituzten hezkuntzari buruzko eztabaiden alde.

Ametsa izan zen hezkuntzari buruzko egunkari bat sortzea, anitza, irekia eta oinarri zientifikoaren alde egiten duena. Gaur, amets horrek beste asko dakar. Ume guztien hezkuntza-aukerak elikatzea, modetatik aldenduz eta zientziak eskaintzen digun ziurtasunarekin aurrera eginez… Jarrai dezagun amesten, elkarrekin.

Kaiera Logo (K)