Eskoletako zuzendariek eta irakasleek sortzen duten giroa “eskolako klima” izenez ezagutzen da, eta ikasleen arrakasta akademikoan eragina duela uste da. Halaber, konfiantzazko giroak, helburu komunak eta egiazaletasunak “eskola-klima” positiboa errazten duten faktoreen artean daude. Baina ezaugarri horiek ez dira eskola guztietan funtzionatzen duten formula magikoak. Horregatik, Heather Price ikertzaileak erlazio horien ezaugarri interpertsonalak sakonki aztertu zituen.

Ikerketaren emaitzen arabera, eskoletako zuzendariek irakasleekin duten erlazioak azken horien lanarekiko betetasunean, irakasleen arteko kohesioan eta ardura-mailan zuen eragina. Gainera, zuzendarientzat eskola-klima positiboaren oinarrian dauden erlazio motak sustatzeak zuzendarien lanarekiko poztasuna areagotzen zuen, baita lanarekiko ardura-maila igo ere. Irakasleek garrantzitsutzat jotzen zuten zuzendariek haiekin espektatibei buruzko ikuspegiak partekatzea.

Ondorioz, eskoletako zuzendariek irakasle-taldearekin jorratzen dituzten elkarrekintzek, eskolako giroan eragina izateaz gain, irakasleen jarreretan ere izan dezakete inpaktua. Ikasleen ikasketa-prozesuak aberasteko modu bat zuzendarien eta irakasleen arteko harremanak dira. Horiek biek kontent egiten dutenean lan, haien konpromisoak gora egiten du, irakasleen eraginkortasunarekin batera. Beraz, harreman estuek eta konfiantzazkoek dakartzaten onurek arreta berezia merezi dute irakaste-prozesu eraginkorrak sustatu nahi baditugu.

Egilea: Andrea Khalfaoui

Andrea 2017