Jarraian, Haur Hezkuntzako ikasgelan Solasaldi Dialogikoa nola garatzen dugun azalduko dizuegu.

Gurea bi lerroko ikastetxea da, beraz, ikasturte bakoitzean 45 eta 50 haur artean daude. Solasaldirako hiru taldetan banatzen ditugu; horrela, talde bakoitzean 17 ikasle inguru izaten dira irakasle batekin.

Lehenik eta behin, denok zirkuluan esertzen gara, txandak hartzen ditugu aukeratutako paragrafoak edo hitzak komentatzeko eta arau batzuk errepasatzen ditugu. Horretarako, irudi batzuen laguntza dugu, adibidez, begien irudi batzuk ditugu, eta komentatzen dugu norbait paragrafoaren azalpena egiten ari denean entzun egin behar zaiola; horretarako, adosten dugu guztiek izan behar dutela kontaktu bisuala hitz egiten ari denarekin. Beraz, oinarrizko errespetu-arauak lantzen dira, irudien laguntzaz, eta, beharrezkoa denean, irudi horiek seinalatuz. Ikaskuntza dialogikoaren printzipioak ere lantzen ditugu, horiek errepasatzeko piktogramekin egokituta.

Solasaldia hasten da bere paragrafoa partekatu nahi duen lehenengoarekin, eta horrela aurrera egiten dugu ikasle bakoitzak bere ideia parteka dezan. 5 urteko taldeetan, hitz egiten ari denak bere ikuspuntua eman ostean esku har dezake paragrafo bera markatu duen ikasle orok nahiz eta hasierako zerrendan berehalakoa ez izan. Paragrafo horren inguruko hausnarketak amaitu ondoren, zerrendako hurrengora igaroko gara, bere paragrafoa parteka dezan.

Azpimarratu behar da 3 urteko ikasleekin solasaldiak 20 minutu iraun dezakeela; hala ere, 5 urtekoekin solasaldiak ordubetera luza ditzakegu, erabiltzen dituzten argudioen aurrerapena eta, sortutako elkarrizketen ondoren, bizikidetzaren hobekuntza ikusten ditugunean.

Aipatu behar da saio bakoitzaren jarraipen-koaderno bat diseinatu dugula. Koaderno horretan, ikasleen zerrenda eta ikasle bakoitzak aipatu ahal izan dituen ideiak edo ekarpenak idazten ditugu. Halaber, baten batek libururik ekarri edo kapitulua irakurri ezean, idatzi egiten dugu. Beraz, jardueraren jarraipen osoa egiten dugu, etxean irakurketa lantzen ez bada, familiarekin hitz egin ahal izateko eta laguntza egokia planifikatzeko.

Hizkuntzan edo komunikazioan oztopoak dituzten ikasleentzat, kapitulu bakoitzeko piktogramekin egokitzapen bat egiten dugu, eta liburutegia erabiltzen dugu zailtasunak izan ditzaketen edo irakurketa landu behar duten ikasleak indartzeko, etxean ez baitute batzuetan irakurketa egiten hizkuntza ez jakiteagatik.

Horrela lan egitean ikusten ditugun emaitzak hauek dira: familien inplikazio handia, irakurketaren zentzua sortzea ikaslearentzat, familiarentzat eta eskolarentzat, ikaskuntzan motibazio handiagoa izatea, irakurketa-prozesua bizkortzea eta ezagutzak areagotzea. Solasaldi Dialogikoaren bidez, lantzen dira hezkuntza-etapa horretan tolerantzia, errespetua eta dibertsitatea harremanetan, eta horrek lotura du ikastetxeko Prebentziozko Sozializazio Ereduarekin.

Azpimarratu behar da literatura-solasaldiak praktikan jarri ondoren errazagoa dela beste mota bateko solasaldiak inplementatzea, hala nola musikalak eta artistikoak, aparteko emaitzak ematen ari zaizkigunak.

Solasaldiaren edukiaz jabetu dira, bestalde, lehendik bazeuden ikastetxeko beste jarduera batzuk ere, hala nola proiektuak, dramatizazioak, liburutegia eta ikasgelako familia-esperientziak. Solasaldiaren liburuko istorioetatik abiatuta, zinema, antzerkia, eskola-irratia eta telebista literatura-solasaldietan egiten dituzten irakurketetatik ateratako elkarrizketez hornitzen dira.

Azkenik, 5 urteko Joanen kontakizun bat dugu. Bertan, Tertulia Dialogikoak garatzean egiten den ezagutza kolektiboaren eraikuntza uler dezakegu. Bertan honela dio:

“Solasaldian loreak ateratzen zaizkigu garunean, norbaitek bere liburuan markatu duena partekatzen duen bakoitzean”.

Egileak : Carolina Ramos eta Vicente Garcerá

Carolina Ramos
Vicent Garcera