«Feminismoa guztientzat da» Bell Hooks idazlearen obraren izenburua da, eta eztabaidagai dute ikas-komunitate zaharrena den Escola d’Adults de La Vernedako Solasaldi Feminista Dialogikoetan parte hartzen duten ilusio handiko emakume ahaldunduek. Baina, obraren izenburua izateaz gain, emakume-talde horren testigantza ere bada, hain zuzen, pertsona guztiok feminismoa ezagutzeko, ulertzeko eta testuinguru akademikotik edo aktibismotik haratago praktikatzeko dugun eskubidea.

Haiek, Vernedako emakumeak, oso desberdinak dira, haien iritziak bezain desberdinak, eta horretan oinarritzen dira elkarrekin esanahiak sortzeko feminismoaren erreferentziazko obra nagusien gainean. Feminismoaren egile handiek beren liburuetan egiten dituzten ekarpenetatik, deigarri egiten zaiena, ezagun egiten zaiena, kezka eragiten diena, gustuko dutena edo ez dutena arrazoitzen dute emakumeek, betiere modu kritikoan eta hausnarketaren bidez, beren esperientzietan eta jakintzetan oinarrituta.

Nola egiten dute? Ideia irmo honetatik abiatzen dira: irakaskuntza elkarrekintza dialogikoen bidez eraikitzen da, eta, haietan, argudioak dira indarra, eta ez botere-nahiak edo hierarkia soziala. Guztiak daude maila berean desberdinak izan arren, eta berdin-berdin errespetatzen eta balioesten dira. Irakurketa dialogiko horretan, emakumeek feministatzat jotzen dute euren burua, eta gizarte justu eta berdinzaleagoa lortzeko bidean aritzeko gai direla sentitzen dute. Halaber, badakite haien egunerokotasuna aukera ona dela sexismoa gainditzeko eta feminismoa pertsona guztiengana hel dadin.

Diario Feministatik aterata.

Egilea: Maria Ocampo Castillo

Captura de pantalla 2019-10-28 a las 23.05.32