Literatura gazteei hurbiltzea gero eta zailagoa denez, New York Public Library-k (New Yorkeko Liburutegi Publikoa) #Instanovel etiketa erabiltzea erabaki du, Instagram gaur egun nerabeek sarritan erabiltzen duten tresna denez, literatura zabaltzea errazagoa izango dela iruditzen baitzaio.

Instanovel etiketaren sortzaileek honako hau adierazi zuten prentsaurreko batean: “Instagramek, jakin gabe, online eleberrietarako apalategi ezin hobea sortu zuen”. Izan ere, nazioarteko literaturara hurbiltzeko modu dibertigarri eta azkarra da.

Duela urte batzuk, liburu tradizionalak, fisikoak, erabiltzen ziren, baina azken urteetan hainbat aukera agertu dira, esaterako, liburu elektronikoak eta audio-liburuak. Orain, liburutegiak aukera horiek guztiak Instagram bidez batzea proposatu du, #Instanovel etiketa erabilita.

Proiektua, story direlakoez baliatuz, liburu osoak, orriz orri eta argazkiz argazki, publikatzean datza. Horrekin batera, eleberriak ilustrazio eta animazioekin aberasten dituzte. Ondorioz, liburuak pantaila txikiko irakurketa errazteko adina digitalizatu dira.

Oraingoz, literatura klasikoak moldatu dituzte eta, besteak beste, Lewis Carroll-en Alizia lurralde miresgarrian istorioa Liburutegiaren Instagram kontuko (@nypl) karpeta nabarmenetan aurkitu dezakegu. Azken asteetan, Charlotte Perkinsen The Yellow Wallpaper, Franz Kafkaren Metamorfosia eta Charles Dickesen A Christmas Carol argitaratu dituzte.

Egilea: Laura Albarez

LAURA