Nature taldearen Palgrave Communicacions izeneko aldizkari zientifikoak modu positiboan ebaluatu eta argitaratu du artikulu bat, eta horrek berebiziko garrantzia du nesken eta mutilen arteko harremanetako indarkeria zientifikoki aztertu eta nola gainditu jakin nahi dugunontzat.

Artikuluak azaltzen du neska batzuk indarkeria-jokabideak dituzten mutilekin amodio-kontu esporadikoak izatera bultzatzen dituen diskurtso hertsatzaileak eragin handia duela, eta horren ezaugarrien berri ere ematen du. Ikerketa egiteko, Txipre, Espainia, Finlandia eta Ingalaterrako 13 eta 16 urte arteko nesken lagina erabili da. Harreman esporadikoetan indarkeria dagoela frogatu zuen nazioarteko literatura zientifiko asko zegoen dagoeneko. Ikerketa lan horren jarraipena da, eta aurrerapausoa ere bai, frogatu egiten baitu diskurtso hertsatzaileak neska batzuk gehiagotan bultzatzen dituela harreman esporadikoen kasuan indarkeria-jokabideak dituzten mutilekin harremanak izatera, harreman egonkorrekin alderatuta. Diskurtso hertsatzaileak eragin berbera du lau herrialdeetan.

Ikerketak Espainian ohikoa den akatsa uzten du agerian: indarkeria matxistaren arriskua harreman egonkorrekin lotzea, eta alde batera uztea arrisku handiagoa dagoela amodio-kontu esporadikoetan. Askotan indarkeriarik gabeko harremanak egoten direla da albiste ona (egonkor nahiz esporadikoetan). Hala ere, kezka indarkeriazko harremanak izatera bultzatzen duen diskurtso hertsatzaileak eragiten du, eta ikerketak hori aztertzeko eta gainditzeko oso ate garrantzitsua irekitzen du.

Hitz batean, artikulu zientifiko mota hori oso positiboa eta oso beharrezkoa da feminismoarentzat eta gizarte osoarentzat.

 

El Diario Feminista-tik itzulita.

Egilea: Mar Joanpere

mar joanpere