Ekainaren 2an, “Makina bat taupada” lelopean ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 28. jaia Errenterian. Aurreko urteetan bezala, hamaika jarduera  antolatu dira hurbilduko diren adin desberdineko lagunen partaidetza aberatsa eta dibertigarria izatea bermatzeko.

Jaiak sei gune izango ditu: Koldo Mitxelena, Gamon Zumardia, Gernika plaza, Herriko plaza, Foru plaza eta Ondartxo, eta, egitarauaren arabera, hainbat elkartek eta boluntariok askotariko tailerrak emango dituzte; animaziotaldeak egun osoan jo eta ke ibiliko dira; Pirritx, Porrotx eta Marimotots oholtzara igoko dira; antzerki musikalarekin, txotxongiloikuskizunekin, herri kirolekin, oihantxirristarekin eta beste hainbat ekintzarekin gozatzeko aukera egongo da. Aipatzekoa da Ondartxo gazte gunea izango dela (alkoholik gabeko gunea) eta haiei zuzendutako ekimen interesgarriak egongo direla: DJ Txurruren eta Asier Burgueteren (Goazen telesaileko aktorea) musika, graffitierakustaldia, skate zirkuitoa eta abar. Halaber, alkoholaren kontsumo arduratsua sustatzeko asmoz,  Zumardian alkoholemia-postua egongo da.

EiTBk Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bultzatzaile izateko EHIGErekin zuen akordioa berritu zuenez, iragarkien bidez jaiaren berri emateaz gain, Hiru3 gunea egongo da Errenterian, eta bertan argazkiak ateratzeko aukera izango du jendeak.

Egunean zehar eta kalean hainbat ekintza ibiltari egongo dira: Euskal Herria 11 koloreReperkusion Feminista, RockaleanEMKE banda, Euskorleans, trikitilariak, txistulariak eta dantzariak… Dena den, antolatzaileek esaten duten moduan, motorrak berotzeko jaia bezperan hasiko da Errenterian. Egia esateko, motorrak berotzen aspalditik aritu dira, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren blogean ikus daitekeen bezala, ekainaren 2a baino askoz lehenago hainbat ekimen egin baitira: tertuliak, aurkezpenak, bideoklipa, aniztasunaren jaia eta hitzaldiak, besteak beste.

Jaiaren antolatzailea den Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE), aurreko urteetan bezala, garraio publikoa erabiltzeko deia egin du, eta ikastetxeetako gurasoelkarteei autobusak alokatzeko dirulaguntza eskaini die. Dena prest, beraz,  Euskal Eskola Publikoaren 28. Jairako. Ondo pasa!!!!

Egilea: Luisa Mari Puertas

Luisa Mari