Irizpide etikoa eta atalak

Irizpide etikoa

Kaieraren helburua hezkuntzarekin lotura duten gaiak arlo publikora eraman eztabaidak aberastera laguntzea da. Honako baloreak dira oinarri: berdintasuna, arrazoitzea, eta ebidentzian. 

Informazio  baliagarria helarazi nahi diogu euskal hezkuntza profesionalei.  Gaurkotasuneko gai interesgarrienak, ebidentzietan oinarritua dagoen  informazioa, frogatuta dauden emaitzak islatzen dituena, aukera onenak  ahalbidetu ditzakeena.

Argitaratzen  dugun informazioan  ez dute lekurik klasismoak,  sexismoak, genero bortxakeriak,  eta arrazakeriak.

 

Atalak

Ebidentziak: atal honen helburua nazioarte mailan argitaratzen diren lan zientifiko baliagarriak  zientifiko euskaraz zabaltzea, ebidentzia zientifikoak euskal irakaslegoak zein bestelako hezkuntza- profesionalek eskura izan ditzaten. 

Esperientziak: atal honen helburua eskoletan aurrera eramaten diren praktika onenak jasotzea eta hedatzea da, ondoen funtzionatzen duten jardueren berri eman nahi da. Praktika hauek emaitza onuragarriak dituztela frogatu behar da; edozein jarduerak ez du balio. Burutapen hutsak diren ekintzak ez dira argitaratuko. Hau da, emaitza positiboak erakusten ez dituzten praktikak ez dira onartuko. 

Gaurkotasuna: atal honetan hezkuntzarekin zerikusia duten gaurkotasuneko albisteak argitaratuko dira. Hauek hezkuntzarekin lotura zuzena izan dezakete, edo honekin zeharkako harremana izan. Adibidez: jarduera kulturak, teknologiari buruzko albisteak, ospakizunak/egun bereziak (LGTBI eguna, bakearen eguna…), kirol-ekintzak (batez ere, eskola kirola)…  

Indarkeria 0: atal honen helburua nazioarte mailan indarkeriaren kontra argitaratzen diren lan zientifiko baliagarriak  zientifiko euskaraz zabaltzea, ebidentzia zientifikoak euskal irakaslegoak zein bestelako hezkuntza- profesionalek eskura izan ditzaten. Gainera, gaiarekin bat datozen elkarrizketak, esperientziak, eta bestelako artikulu formatuak sar daitezke atal honetan. 

Eztabaidak: hezkuntza arlorako garrantzitsuak diren gaiak landuko dira atal honetan. Horretarako, iritzi ezberdinak eztabaida publikora zabaldu nahi ditugu.

Baliabideak: ikasgelan lantzeko edota irakasleentzako interesgarriak izan daitezkeen baliabideak partekatuko ditugu sail honetan. Bideoak, web-orriak, liburuak edo bestelako euskarri duten baliabideak izan daitezke.

Be the first to comment on "Irizpide etikoa eta atalak"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*