Naizen jaio da, Adingabe Transexualen Gurasoen Elkartea

Donostiako Antzoki Zaharrean egin zioten ongietorria adingabe transexualen familiak biltzen dituen elkarte berriari joan den urtarrilaren 26an. Ekitaldian 500 lagun bildu ziren eta bertan izen eta irudi berria aurkeztu zuten.

Elkarteak Chrysallis izena izan du orain arte, baina erabaki dute hemendik aurrera bere baitan hitz ugari (naiz, zen, izen, haize…) biltzen dituen izena izatea: Naizen.

Elkarteak egindako ibilbidea ere gogoratu zuten: zortzi familiak osatu zuten hasieran, orain, aldiz, ehun familia baino gehiago biltzen ditu.

Xabier Madariagak eta Africa Baetak gidatutako ekitaldia koloretsua eta hunkigarria izan zen: musika, puxika koloretsuak, bertsoak, bideoak, abestiak eta ostadarraren koloreak ikusi genituen Porrotxen eta Marimototsen eskutik. Alde hunkigarria familiek ipini zuten, hasierako pausuak eta bizipenak kontatu zituztenean. Baina, dudarik gabe, mementorik zirraragarriena Ekairen gurasoak entzutea izan zen, bere buruaz beste egin zuen Ondarroako nerabearen gurasoak, hain zuzen ere.

Elkartearen oinarriak zaintza eta maitasuna izan direla azaldu zuten eta mundua eraldatzeko bitarteko horiek ere erabiliko dituztela.

Egilea: Idoia Perez 

Idoia_Perez

Be the first to comment on "Naizen jaio da, Adingabe Transexualen Gurasoen Elkartea"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*