Merrill Swain eta Sharon Lapkin-en ikerketak lankidetza-elkarrizketak bigarren hizkuntza ikasteko prozesuaren zati gisa duen garrantzia dokumentatzen du. Ikerketa frantsesez idatzitako istorio baten birformulazioan (hizkuntza barneko itzulpena) oinarritu da. Hizkuntzarekin lotutako hainbat arazori nola aurre egin ebatzi behar dute, istorioa birformulazioarekin alderatzen duten bitartean.

 

Lankidetzan aritzeko, ikasleek elkarren artean hitz egin behar dute. Hitz egitea ekintza kognitiboa da, eta egiten den adierazpena horren emaitza da. Hitz egiten dugunean, pentsamendua kanporatzen dugu; horrela, adierazpen hori “gauza” (helburua) bihurtzen da. Zalantzan jartzea, islatzea, desadostasuna adieraztea, aldatzea, edo baztertzea “gauza” gisa azter daitezke. Ikasleek  eztabaidagai izango dituzte elkarrekin idatzi behar dituzten esaldien hiztegia eta morfosintaxia. Hizkuntzari buruz hitz egiteak (metahizkuntza) bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan eragiten du (Lantolf, 2000; Swain, 2000). Lankidetza-elkarrizketak arazoak konpontzea eta hizkuntzaren esparruko ezagutza eraikitzea soilik biltzen ditu.

 

Aurretik egin zituzten hainbat ikerketak ere erakutsi zuten kide berdinen arteko elkarrekintzak gehiago ikastea eragin dezakeela, eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan ere eragin dezakeela (Swain, Brooks&Tovcalli-Beller, 2002). Baina Storch-en arabera (1999ª,b, 2000, 2001, thisissue), elkarrekintza guztiak ez dira berdinak. Lau eratako erlazioak identifikatu zituen: kolaboratiboa; adituen eta hasiberrien rolean aritzen direnena; menderatzailearen eta geldoaren rolean aritzen direnena; eta biak menderatzaile-rola izaten saiatzen direnena. Lau bikote moten artean, diskurtsoaren izaera desberdina da: esate baterako, galderak egiteko moduari, ebazteko moduari eta desadostasunen maiztasunari dagokienez.

 

Birformulazioarekin lotutako ikerketek, ikaskuntzaren teknika gisa, idazkera hobetu nahian, birformulazioa inplementatzeko hainbat mota identifikatu dituzte. Teknikaren eraginkortasuna ikasleen aldagaien araberakoa da, hala nola parte-hartzaileek jasotzen dituzten argibideen eta partaideen arteko eztabaidarako aukeraren (edo aukera horren falta) araberakoa.

 

Azterketako parte-hartzaileak 7. mailan (12 urte) daude, frantseseko murgiltze goiztiarraren programan (murgiltze-programan haurtzaindegian hasi ziren). Zereginaren hainbat fasek ikasle horiei lankidetzan jardun eta elkarrizketak izateko aukerak ematen dizkiete. Elkarrizketetan, ikasleak istorioaren eta birformulatutako testuaren arteko desberdintasun gehienez konturatzen dira.

Ikasten ari diren hizkuntza batean idatzi behar dutenean, idazten ari direnari buruz binaka eta lankidetzan hitz egiteko aukera izateak indartu egiten du ikaskuntza-prozesua.

IEgilea: Markos Bilbao

markos