2001ean, Terrassako Mare de Déu de Montserrat ikaskuntza-komunitatean (CdA), familiek amestu zuten prestakuntza nahi zutela. Emakumeek eurentzako espazioa eskatu zuten, esaten zutelako beraiek bakarrik, gizonezkorik gabe, erosoago sentituko zirela joskintza, oinarrizko alfabetatzea edo Literatura Solasaldi Dialogikoak (LSD) egiteko. Bestalde, aitek nahiago zuten gaueko ordutegia, lan egiten bukatzen zutenean, eta horren emaitza gisa sortu zen aiten eta gizonen espazioa.

Ikastetxearen zuzendariak, Nuria Marínek, azaldu du amak, hasieran haien artean harremanik ez bazuten ere, urte baten buruan hitz egiten geratzen zirela ikastetxetik irtetean eta orain elkarri laguntzen diotela. Aitak ere ikastetxearen sarreran geratzen dira eta haien artean adiskidetasunezko komunikazio-elkarrizketak ezartzen dituzte. Horrek guztiak eragiten du harremanak hobetzea eta, era berean, euren seme-alabak ere lagun handiagoak izatea.

Prestakuntza horietan elkar ezagutu duten aitek, geroago, modu aktiboan parte hartu dute auzoan, bat egin dute egingo zutela inoiz pentsatu ez zuten proiektua prestatzeko. Hala handitzen da haien autoestimua, aukera gehiago ikusten dituzte eta elkar animatzen dute. Lan egiteko moduko gaztelaniaren ezagutza zutenez, oinarrizko alfabetatzea behar zutela inoiz pentsatu ez zuten aitek orain hori eskatzen dute ideia konplexuak garatu ahal izateko.

Amek literatura-testu klasikoekin Literatura Solasaldi Dialogikoak egiten dituztenean, beste gaien artean familiarekin zerikusia duten gaiez aritzen dira eta harremanak gertuagokoak bilakatzen dira.

Nuria Marínek berretsi du “espazio horiek ez direla inoiz sexistatzat jo; arazoa izan beharrean, aukera ona dira haiek, gizon eta emakumeek, erabakitzen duten informazioa partekatzeko eta eskuratzeko”.

Ikastetxeko egoera horiek eragina dute ingurunean: “Aita batzuk elkarte musulman batean daude, guri buruz hitz egiten dute, eta elkarteak eskatzen digu hara joan gaitezen prestakuntza egitera. Ramadana bukatzen denean, afaria egiten dute pertsona askorentzat, eta, amaieran, aitorpen bat egiten dute”.

Oraingoan, aitorpena Nuria Marínentzat izan zen, komunitate musulmaneko seme-alabei hainbeste laguntzeagatik eta erakusteagatik etorkinen seme-alabak % 97 diren ikastetxe batek emaitza onak lor ditzakeela, hori baita haiek nahi dutena. “Poz-pozik gaude –esan digu gogo biziz-, gaztelanian, katalanean, ingelesean eta matematikan Kataluniako batez bestekoaren gainetik gaude eta konpetentzien probetan”.

 

Rosa Garvinek El Diario Feministan argitaratutako artikulua itzulita eta moldatuta.

Egilea: Rosa Garvin

RGarvín-150x150