Adarra Pedagogia Erakundeak bere urteurrena ospatzeko jardunaldi berezia antolatu du martxoaren 17an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, 10:00etatik 13:00etara. ADARRAk hezkuntza komunitateak duen erronka handienetako bati heldu nahi izan dio: genero indarkeria ekiditea, hain zuzen. Jardunaldian, Patricia Melgar eta Marcos Castro ikerlariek isiltasuna apurtzeko, indarkeria 0 urtetik ekiditeko eta sentimendu eta balore onenak bultzatzeko estrategiez hitz egingo dute. Jarraian, aurrerapauso handia eman nahian, euskaraz idatzitako egunkari digital bat aurkeztuko da.

Maisu-maistra talde baten ekimenez sortu zen ADARRA. Elkarrekin erantzun nahi zieten hezkuntzak zituen erronkei, eta oraindik asko egiteko dutela aldarrikatzen dute.

Erakundearen kideen ustez, gizarteak eraldaketa premia du eta hezkuntzak zeregin handia izan behar du horretan. Profesional horiek argi dute zientziaren eskutik etorri behar duela hobekuntzak, helburua ikasle guztientzako emaitza onak lortzea baita. Hori dela eta, Pedagogia Erakundea sustatzen ari da ebidentzietan oinarritutako jarduera arrakastatsuak eta bere testuinguruan funtzionatzen duten praktika onak; hau da, ikasketetan zein elkarbizitzan emaitza onak jasotzen dituztenak, sentimendu onenak sustatzen dituztenak eta indarkeria mota guztiei aurre egiten dietenak.

Ibilbide luze horretan, interesgune asko izan dute. Gaur egun, gizarte egoera, kultura, gaitasun, identitate eta generoengatik  ematen diren desberdintasunak gainditzean fokatzen dute euren lana. Irakasleek elkarrekin ikasteko, hausnarketarako eta eztabaidarako gunea dute ADARRAn, eta irakasleekin eta gizartearekin euren jakin-mina eta ikasitakoa partekatzen dute jardunaldien, hitzaldien, argitalpenen, gizarte-sareen,  ikastaroen eta webgunearen bitartez.

Orain berrogei urte eraldaketarekin identifikatzen ziren haiekin guztiekin, hezkuntzari buruzko berriak Adartzale boletinean partekatzen ziren. 2018ko martxoaren 17tik aurrera, horiekin guztiekin, Kaiera, hezkuntzari buruz egunero egunkari digitalean partekatuko dira.

Egilea: Luisa Maria Puertas

Luisa Mari